|
|
Harrera
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka dira Bortzirietako udalerriak. Euskararen normalizazioa eta garapena ditu helburu mankomunitateak. Horretarako, euskalgintzaren eta herri administrazioaren ahaleginak uztartzen ditu.
|
|
Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia Bortzirietan
|
112 ziurtagiri banatu ziren joan den ekainaren 6an Berako Kulturetxean egin zen Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldian.
|
|
|
UEMA Eguna Beran
|
Larunbat honetan, ekainaren 13an, UEMA Eguna izanen da Beran.
1991n Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea sortu zen, helburu orokor hauek betetzeko: - Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea. - Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea. - Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea
1995ean Arantza UEMAn sartu zen eta orain arte Bortzirietako kide bakarra izan da. Udaberri honetan Etxalarrek eta Berak ere sartzea erabaki dute. Horrela, urtero egiten den UEMA eguna aurten Beran ospatuko da.
Beraz denak gonbidatuak zaudete. Animatu eta etorri!
|
|
|
Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia
|
Ekainaren 6an, iluntzeko zortzietan, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko ditugu Berako Kultur Etxean. 2004an abiatu genuen proiektu hau Bortzirietan eta ordutik 100dik goiti dira Ziurtagiria duten entitateak. Hasieratik konpromisoak hartu eta bete dituztenek Ziurtagiriaren urteroko berritzea eginen dute, eta ziurtagiridun berriak ere izanen ditugu. Animatu eta etorri! |
|
|
Udaleku irekiak 2009
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu urtero bezala, Dindaia Fundazioarekin batera. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta horretarako azken eguna ekainaren 5a izanen da. Haurra inskribatzeko Dindaia Fundaziora deitu beharra dago, telefono honetara: 948 266240
|
|
|
Komiki ikastaroa: tailer praktikoa
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak komiki ikastaroa antolatu du apiriletik ekainera bitarte, eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua da. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 29a baino lehen izena eman beharko dute euskara mankomunitatera deituta.
|
|
|
Bortzirietako alkateak Perez-Nievasekin bildu ziren
|
Ttipi-ttapa telebistaren afera dela eta, martxoaren 31n, asteartea, Bortzirietako alkate eta zinegotziak Nafarroako Hezkuntza kontseilariarekin, Perez-Nievasekin, bildu ziren. Ondotik, prentsaurrekoa eman zuten eta bertan adierazi zutenez, Perez-Nievasek hitzez adierazi zien, 2009an, iaz adinako diru laguntza emanen dietela Nafarroako euskarazko komunikabideei, eta telebisten lizentziaren gaiaren inguruan ere urratsak emanen dituela. (osorik irakurtzeko, klikatu izenburuan)
|
|
|
Astelehenean igaro zen Korrika Bortzirietatik
|
Astelehenean, martxoaren 30ean, igaro zen Korrika gure eskualdetik. Jende aunitzek hartu zuen parte eta hagitz giro polita izan zen. Denetara 23 kilometro egin zituen Bortzirietan, baina talde gehiagok erosi zuten kilometroa; azkenean 49 taldek hartu genuen parte. Pentsa, denok sartu ahal izateko, batzuek kilometroa elkarrekin egin behar izan zuten! Ez da seinale txarra! Argazkiak ikusi nahi izanez gero, korrikaren web orrian daude.
Korrika ez da bukatu oraindik ordea: apirilaren 4an, larunbatarekin, Korrika Besta eginen da Arantzan, eta apirilaren 5ean, Gasteizen, Korrikaren bukaera ospatzeko besta izanen da.
Beraz, apirilaren 5a arte, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa... KORRIKA!
|
|
|
Korrika Bortzirietan
|
Korrika 16, ongi etorri, martxoaren 26an abiatuko da Tuteratik eta apirilaren 5ean bukatuko da Gasteizen. Bortzirietara martxoaren 30ean ailegatuko da... |
|
|
Kontzentrazioa Ttipi Ttaparen alde
|
Martxoaren 14an, larunbatarekin, 200 lagun bildu ziren Etxalarren, euskararen alde eta Ttipi-ttapa Telebistaren etena eragin duen hizkuntza politika salatuz.
 |
|
|
2009ko plangintza
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak azaroaren 29an egindako bileran 2009ko plangintza eta aurrekontua onetsi zituen. |
|
| | |
|
|