|
Diru laguntzetarako deialdiak
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2012ko urtarrilaren 17an egindako bileran, euskaraz egiten diren hainbat jarduera diruz laguntzeko deialdiak onartu zituen. Hain zuzen ere honako hauek:
- Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia.
Aldizkariak deialdia 2012
Aldizkariak eskaera 2012
- Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia.
Irratiak deialdia 2012
Irratiak eskaera 2012
- Bortzirietan helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako deialdia.
Euskaltegiak deialdia 2012
Euskaltegia eskaera 2012
- Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak diruz laguntzeko deialdia.
Ikastetxeak deialdia 2012
Diruz lagunduko diren lau gai horietarako deialdiak ezberdinak dira, eta interesatuek dagokien pdf dokumentuan sakatuta ikus ditzakete. Lau deialdien kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 25ean irekiko da, eta 2012ko otsailaren 10ean bukatuko. Kasu guztietarako epea luzaezina izanen da. |
|
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak egoera ekonomiko eta sozial larrian dauden herritarrentzako diru laguntzak ematea onartu du. Ez da lehen aldia, 2007az geroztik urtero eskaini baititu gisa honetako laguntzak. Diru laguntza honen helburua da dirua euskara ikasteko ahalik eta oztoporik txikiena izatea.
Diru laguntza hauek kobratu ahal izateko, beharrezkoa da interesatuak euskaltegian matrikulatuak egotea, Bortzirietako udalen batean erroldatuak egotea, eta familia unitatean dauden kideak kontuan hartuta kide bakoitzeko hilabetean 500 euroko sarrera ez gainditzea.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Nafarroako euskara teknikarien kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia egin dute Nafarroako euskara zerbitzuek. Zerrenda hau Nafarroako euskara teknikarien ordezkapenetarako erabiliko da. Izena emateko azken eguna ekainaren 30a da, eta Berriozarko Udalean aurkeztu behar dira eskaerak. Gehiago irakurri sakatuta deialdiaren oinarriak ikusgai daude.
Nafarroako euskara teknikarien kontrataziorako zerrenda osatzeko deialdia
|
|
Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia onartu du. Lan poltsa hori bereziki udaleku irekietan aritzeko behar izanen diren begiraleak kontratatzeko erabiliko da.
Izen ematea Bortzirietako Euskara Mankomunitatean egin behar da, datorren maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen, mankomunitatearen Arantzako bulegoan.
Bi lanpostu mota izanen dira: batetik, begirale arduradunena, eta bertzetik, begiraleena. Bietarako eskatzen diren baldintzak ezberdinak dira. Erantsita doan dokumentuan xehetasun guztiak daude, eta informazio gehiago nahi izanez gero mankomunitatera deitu edo e-posta bidaltzen ahal da.
2011 deialdia
Maiatzaren 20an izena emateko epea bukatu zen. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitara eman da dagoeneko.
BEGIRALEEN ZERRENDA
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.
Begiraleen Behin Betiko Zerrenda
Begirale arduradunen zerrenda.
Begirale arduradunen zerrenda
Begiraleen zerrenda.
Begiraleen zerrenda azken akta
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
|