|
Diru laguntzetarako deialdiak
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2012ko urtarrilaren 17an egindako bileran, euskaraz egiten diren hainbat jarduera diruz laguntzeko deialdiak onartu zituen. Hain zuzen ere honako hauek:
- Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia.
Aldizkariak deialdia 2012
Aldizkariak eskaera 2012
- Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia.
Irratiak deialdia 2012
Irratiak eskaera 2012
- Bortzirietan helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako deialdia.
Euskaltegiak deialdia 2012
Euskaltegia eskaera 2012
- Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak diruz laguntzeko deialdia.
Ikastetxeak deialdia 2012
Diruz lagunduko diren lau gai horietarako deialdiak ezberdinak dira, eta interesatuek dagokien pdf dokumentuan sakatuta ikus ditzakete. Lau deialdien kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 25ean irekiko da, eta 2012ko otsailaren 10ean bukatuko. Kasu guztietarako epea luzaezina izanen da.
|