|
Joan den otsailaren 9an informatika, internet eta euskarari buruzko oinarrizko ikastaroan parte hartu zuten 13 lagunek, eta, bukaeran, hagitz balorazio ona egin zuten. Eleka ingeniaritzako informatikariak sistema eragileak euskaraz nondik lortzen ahal diren, eta nola paratzen ahal diren azaldu zuen lehenbizi. Ikastaroaren bigarren zatian, interneteko nabigatzaileak euskaraz instalatzeko pausoak azaldu zizkien bertaratuei, baita euskararekin zerikusia duten interneteko hainbat baliabide eta webgune erakutsi ere.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak "Informatika eta Internet euskaraz" ikastaroa antolatu dute, euskaltegiko otsaileko matrikulazio epea irekiko den honetan. Otsailaren 9an eginen da, Berako Toki-Onan, 19:00etatik 21:00etara, eta herritar orori zuzendua da. Ikastaroa emateaz ELEKA ingeniaritza linguistikoa arduratuko da. Informazio xeheagoa eta izena emateko moduari buruzko azalpenak esku orrian dituzue.
Eskuorria. Informatika eta internet euskaraz
Ttipi-ttapan berria |
|
Joan den abenduaren 1ean egin zen Bai Euskarari zozketa, eta dagoeneko atera dira zenbaki saridunen jabeak.
Lehenbiziko saria, 02.088 zenbakiduna, Igantziko Tania González Aiestaran Farmaziak banatu zuen, eta Blanca Hita igantziarrari egokitu zaio. Saridunak Berako Amaleun arraindegian 60 euroko erosketa egin ahal izanen du.
Bigarren saria, 12.000 zenbakiduna, Berako Irats Trikitixa Eskolak banatua, José Angel Arzubiari egokitu zaio. Berak dastatu ahal izanen du, bertze laguneki batera, Arantzako Burlada jatetxeak eskaniko duen menua.
|
|
|
Erregea eta bufoia Beran
Berako Euskara Batzordeak Erregea eta bufoia bertso eta antzerki ikuskizun berezia antolatu du datorren larunbaterako. Euskara batzordeak Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatu du emanaldia. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, eta lehiatilean bertan eskuratu ahalko da, 21:00etatik aitzinera.
Ikuskizun honetan Ander Lipus aktorearekin batera, Sustrai Colina bertsolaria eta Unai Elizasu gai jartzailea arituko dira; bufoia, erregea eta zalduna, hurrenez hurren. Erregea eta bufoia, bertsolaria eta aktorea, nor baino nor arituko dira. Ikuskizun honetan esperimentatu nahi da erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan hitza nork apainduko ote duen hobeki. Alegia, bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria, norgehiagoka horretan, nor ote den gehiago. Hori guztia zaldunak (gai jartzaileak) prestatutako gaien arabera. Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erraza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
|
|
SOLASPOTEOA, jada gure artean errotua dagoen saio osagarria da: 2009an Elizondon egin genuen, 2010ean Donezteben eta honetakoan, Bortziriak aldera joko dugu!!!
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|