|

Otro año más los Servicios de Euskera Municipales de Navarra han puesto en marcha la campaña de euskaldunización de adultos.
Aurten ere Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute Nafarroako helduak euskalduntzeko kanpaina.
www.euskafe.com
Orribikoa
Prentsa-oharra
|
|
Joan den ekainaren 12an euskara batzordekideak batzar orokorrean bildu ziren, eta mankomunitatearen eguna antolatzeko asmoa adierazi zuten. Egun horrek badu dagoeneko data; urriaren 31n izanen da, Beran.
Batzar orokorrean adostu zen idatzia zabalduko dugu ondorengo asteotan, mankomunitatearen egunaren berri emateko, eta herritarrek euren atxekimendua adierazi dezaten.
Mankomunitatearen Eguna. Adierazpena
|
|

Lesakako Euskara Batzordeak, iaz bezala, hainbat ekitaldi antolatu zuen San Juan bezperarekin. Duela urte eta erdi etxeen izenak paratzeko abiatutako kanpainari segida eman zioten, lehen-lehenik. Plaza Berriko eta Antoiu karrikako etxeen izenak paratu zituzten txanda honetan. Akordeoilarien doinuek girotu zuten ekimena, herritarren artean hagitz harrera beroa duena. Ondoren komentu aitzinean emanaldiak izan ziren, eta, bukatzeko, San Juaneko sua piztu zuten. Informazio gehiago esteka honetan.
www.noticiasdenavarra.com |
|
Urtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Udaleku irekiak antolatu ditu. Izena emateko epea bukatu da dagoeneko, eta 150etik gora haurrek parte hartuko du aurten udaleku ireki eta tailerretan.
|