|
2009ko Kafe Antzerki Zikloa azaroaren 6, 13 eta 27an ospatuko da. Lehenengo zikloa (azaroak 6) Berako Errekalde ostatuan izanen da Zirika Zirkus taldearen eskutik; bigarrena, (azaroaren 13), Berako Ikuilu ostatuan izanen da Txirene Antzerki taldearen eskutik eta hirugarrena eta azkena (azaroak 27) Berako Xuga ostatuan izanen da Apurka Antzerki Taldearekin. Ziklo guztiak gaueko 22:00etan izanen dira.
|
Kontseiluak udalaren hizkuntza politika neurtu du, eta neurketen emaitzak argitaratu ditu. Emaitza kuantitatiboei dagokienez, 0tik 10erako tartean, Arantzako Udalak 9,09ko nota atera du, eta 10. postuan dago Euskal Herrian neurtutako ehundik gora udalen sailkapenean. Horretaz gain, udalaren hizkuntza politikaren elementu positiboak eta hobetu beharrekoak zehaztu ditu Kontseiluak. Elementu positiboen artean, Arantzako Udalak hizkuntza politikaren arloan bere gain hartu dituen erabaki orokorrak eta horiek gauzatzeko jarritako baliabide eta neurriak nabarmendu ditu.
|
Euskaltegiko matrikulazio kanpaina dela eta, Zuraren kontzertua antolatu du Bortzirietako Euskaltegiak mankomunitatearekin batean. Lesakan ariko dira urriaren 3an, 22:30ean. Eta, horren aitzinetik, alfabetatze kanpainaren aurkezpen ekitaldia eginen dute agertoki berean. Onin errekaren gainean izanen da guztia. Bossaz eta sambaz gozatu nahi izanez gero, badakizu nora joan larunbat honetan!
|
|
2. Bideo rallya egingo dute Lesakan, urriaren 3an. Alhondigako arkupeetan geldituak dira larunbatean, 09:30ean. Film laburren lehiaketa izaten da bideo rallya. Goizean lagun koadrila bildu, eta taldetan banatuko dira. Gai bat izanen dute, eta gai horren arabera grabatuko dute egun osoan grabatu beharrekoa. Arratsaldean, berriz bilduko dira denak, eta filmak muntatuko diztuzte ordenagailuekin. Hau da, film labur bat eginen dute, egun bakarrean! Nahikoa da argazki kamera baten bideo grabagailua film eder bat egiteko. Bideo rallyaz deus gehiago jakin nahi izanez gero, eskatu informazioa Josebari: 676 29 33 95,
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
. Joseba ibiliko da egun horretan edozein zalantza izanez gero laguntzeko, eta, gainera, aholku teknikoak emanen dizkizue. Eta, dudarik gabe, lehiaketa bat baita, sariak izanen dira film labur onenarentzat. Sariak sari, film labur guziak emanen dituzte arratsaldean; karrikan, eguraldi izanez gero, eta, arkupeetan, euria eginez gero.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
|