Bortzirietako Euskara Mankomunitatea herri erakundea da. Bortzirietako bortz udalerriek osatzen dute. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka dira.

Euskararen normalizaziorako egitasmoak eta ekintzak diseinatu eta burura eramaten ditu. Mankomunitatearen euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago, eta harrera ordutegia 9:00etatik 15:00etara da, astelehenetik ortziralera.

Berako toki izenak ikertzeko beka deialdia

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Udalak Berako toki izenak ikertzeko eta horiek zabaltzeko egitasmoak aurkezteko beka sortzea hitzartu dute. Berako Euskara Batzordea hainbat hilabetez aritu da proposamena mamitzen. 1991ean toponimia mapa egin zenetik, bazen beharra Berako toponimia osatzeko eta eguneratzeko. Bi dira premia nagusiak: bildu gabe dauden toki izenak biltzea, eta gainerakoekin batera euskarri digitalean sartzea, alde batetik, eta bertzetik, herritarrek Berako toponimoak ezagutu eta zuzen erabil ditzaten euskarriak sortzea.

 
Izena eman ezazu euskaltegian!

Urtero bezala, mankomunitatetik dei berezi bat egiten dizuegu euskara ikas dezazuen edo zuen maila hobe dezazuen. Horretarako, Bortzirietako IKA euskaltegira jo behar duzue (948 63 77 96). Ikastaroen aukera zabala prestatu dizue aurten ere Bortzirietako Euskaltegiak; mailaren araberako ikastaroak, astean 4, 6 edo 8 orduz. Ikastaro arruntez aparte, ikastaro bereziak antolatuko dituzte. Epea zabalik da irailaren 30 arte. Mankomunitateak diruz laguntzen du euskaltegia matrikula merkeago izan dezazuen. Eta zailtasun ekonomikoak dituzuenek ez duzue ordaindu beharko.



 
Iseka gazte taldea

Erne, gazte! Larunbat aspergarriekin nazkatua?
Gauz asko egin nahi eta ezin?

Egin iezaiezu ba iseka asteburu aspergarriei. ISEKA gazte taldea gara, eta zurekin pasatu nahi ditugu larunbat arratsaldeak. Denetik izanen da! Jolasak, eztabaidak, ateraldiak, kanpaldiak...
Ez lotsatu, eta etorri gurera!

 
Aldaketak euskara zerbitzuan

Bortzirietako euskara zerbitzuko lan taldean aldaketa aunitz izan da azken hilabeteotan. Lan taldea osatzeko, 2009ko otsailean administrari bat kontratatu zuen mankomunitateak. Rakel Deskarga ari da zeregin horretan harrezkeroztik. Abuztuan Alaitz Zabaleta Malerrekako Mankomunitateko euskara zerbitzuan hasi da lanean, eta, haren ordez, Markel Lizasoain hasi da. Irailetik aitzinera, Urko Ikardok bortz hilabeteko baimena hartuko du.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>