|
Aurten ere ongi joan dira udalekuak. Lesakan, erratera, hagitz gustura ibili dira ur jokoetan, igerilekuan eta errekan. Beran, lehenbizikoz, tailerrak egin dituzte udalekuetan. Denetik egin dute: elastikoak margotu, lepokoak makarroiekin, puzzleak... Etxalarren, a zer irriak egin dituzten plastiko maindire bat zabal-zabal egin, xaboia bota eta gainean irristaka. Arantzan, asko gustatu zaie pina pan sua jokoa, eta mendira ere joan dira. Igantzin ez da talderik izan; ea heldu den urtean taldea egiten duten hor ere; izan ere, bertze herrietan haurrak eta gurasoak kontent gelditu dira.
|
|
Berako Euskara Batzordea gure herria izendatzeko izen ofizial bakarra "Bera" izan zedin lanean aritu da azkeneko urte hauetan, eta horren emaitza dugu Berako Udalak herriaren izen ofiziala aldatzeko (Bera soilik izan zedin) 2008an hartutako akordioa, eta berriki erabaki horren alde Nafarroako Auzitegi Gorenak kaleratutako epaia. Hori guztia baloratzeko euskara batzordeak prentsaurrekoa egin zuen uztailaren 15ean.
![]()
|
|
Bortzirietako euskara batzordeen ekimenez Ttipi-ttapa telebistaren eta euskarazko hedabideen alde sinadura bilketa kanpaina abiatu genuen Bortzirietan duela zenbait hilabete. 1.500etik gora sinadura bildu dugu guztira (zehazki 1557). Euskara batzordekideek jendaurrean aurkeztu zituzten ekainaren 26an, Etxalarren. Horrez gain, adierazpenak egin zituzten euskarazko hedabideen aldeko konpromisoa berretsiz.
|
112 ziurtagiri banatu ziren joan den ekainaren 6an Berako Kulturetxean egin zen Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldian. 112 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria Bortzirietan, ekainaren 6an, Berako Kulturetxean egin zen bosgarren banaketa ekitaldian. Horietatik 18k "Zerbitzua eta lana euskaraz" maila lortu dute, 49k "Zerbitzua euskaraz" maila eta 45k "Bidean" maila.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
|