|
Ekainaren 13an, UEMA Eguna ospatuko da Beran. 1991n Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea sortu zen, helburu orokor hauek betetzeko: Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea, udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea, eta udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea. 1995ean Arantza UEMAn sartu zen eta orain arte Bortzirietako kide bakarra izan da. Udaberri honetan Etxalarrek eta Berak ere sartzea erabaki dute. Horrela, urtero egiten den UEMA eguna aurten Beran ospatuko da.
|
|
Ekainaren 6an, iluntzeko zortzietan, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko ditugu Berako Kultur Etxean. 2004an abiatu genuen proiektu hau Bortzirietan eta ordutik 100dik goiti dira Ziurtagiria duten entitateak. Hasieratik konpromisoak hartu eta bete dituztenek Ziurtagiriaren urteroko berritzea eginen dute, eta ziurtagiridun berriak ere izanen ditugu. Animatu eta etorri! |
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu urtero bezala, Dindaia Fundazioarekin batera. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta horretarako azken eguna ekainaren 5a izanen da. Haurra inskribatzeko Dindaia Fundaziora deitu beharra dago, telefono honetara: 948 266240
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak komiki ikastaroa antolatu du apiriletik ekainera bitarte, eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua da. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 29a baino lehen izena eman beharko dute euskara mankomunitatera deituta.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
|