Bortzirietako Euskara Mankomunitatea herri erakundea da. Bortzirietako bortz udalerriek osatzen dute. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka dira.

Euskararen normalizaziorako egitasmoak eta ekintzak diseinatu eta burura eramaten ditu. Mankomunitatearen euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago, eta harrera ordutegia 9:00etatik 15:00etara da, astelehenetik ortziralera.

Bortzirietako alkateak Perez-Nievasekin bildu ziren

Ttipi-ttapa telebistaren afera dela eta, martxoaren 31n, asteartea, Bortzirietako alkate eta zinegotziak Nafarroako Hezkuntza kontseilariarekin, Perez-Nievasekin, bildu ziren. Ondotik, prentsaurrekoa eman zuten eta bertan adierazi zutenez, Perez-Nievasek hitzez adierazi zien, 2009an, iaz adinako diru laguntza emanen dietela Nafarroako euskarazko komunikabideei, eta telebisten lizentziaren gaiaren inguruan ere urratsak emanen dituela.

 

 
Astelehenean igaro zen Korrika Bortzirietatik

Astelehenean, martxoaren 30ean, igaro zen Korrika gure eskualdetik. Jende aunitzek hartu zuen parte eta hagitz giro polita izan zen. Denetara 23 kilometro egin zituen Bortzirietan, baina talde gehiagok erosi zuten kilometroa; azkenean 49 taldek hartu genuen parte. Pentsa, denok sartu ahal izateko, batzuek kilometroa elkarrekin egin behar izan zuten! Ez da seinale txarra! Argazkiak ikusi nahi izanez gero, korrikaren web orrian daude.
Korrika ez da bukatu oraindik ordea: apirilaren 4an, larunbatarekin, Korrika Besta eginen da Arantzan, eta apirilaren 5ean, Gasteizen, Korrikaren bukaera ospatzeko besta izanen da.
Beraz, apirilaren 5a arte, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa... KORRIKA!

 

 
Korrika Bortzirietan

Korrika 16, ongi etorri, martxoaren 26an abiatuko da Tuteratik eta apirilaren 5ean bukatuko da Gasteizen. Bortzirietara martxoaren 30ean ailegatuko da...

 
Kontzentrazioa Ttipi Ttaparen alde

Martxoaren 14an, larunbatarekin, 200 lagun bildu ziren Etxalarren, euskararen alde eta Ttipi-ttapa Telebistaren etena eragin duen hizkuntza politika salatuz. Bukaeran, Pello Apezetxeak agiria irakurri zuen Bortzirietako euskara batzordeen izenean.



 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>