Bortzirietako Euskara Mankomunitatea herri erakundea da. Bortzirietako bortz udalerriek osatzen dute. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka dira.

Euskararen normalizaziorako egitasmoak eta ekintzak diseinatu eta burura eramaten ditu. Mankomunitatearen euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago, eta harrera ordutegia 9:00etatik 15:00etara da, astelehenetik ortziralera.

2009ko plangintza

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak azaroaren 29an egindako bileran 2009ko plangintza eta aurrekontua onetsi zituen.

 
Solas-laguna abian da berriz ere!

Zu zeu izan zaitezke laguntzaile!

Solas-laguna egitasmoak bere bigarren ikasturteari hasiera emanen dio laster. Ekainera arte 17 lagun aritu dira mintza praktiketan, eta urritik aitzinera, talde berriak sortzea da euskara mankomunitatearen asmoa.

Mintza praktikekin euskara ikasleei harreman berriak euskaraz egiteko aukera eskaintzen diegu, baita euskara maila hobetzeko ere. Hori da euskaldunok egiten ahal diegun mesederik handiena.

 
2008ko Udalekuak prest daude

Aurten ere udalekuak antolatu ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Beran, Etxalarren, Arantzan, Igantzin eta Lesakan.

 

 

 

 

 
2007ko plangintza eta aurrekontuak

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2007ko Plangintza eta aurrekontuak onartu berri ditu.

2007ko plana



 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>