Bortzirietako Euskara Mankomunitatea herri erakundea da. Bortzirietako bortz udalerriek osatzen dute. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka dira.

Euskararen normalizaziorako egitasmoak eta ekintzak diseinatu eta burura eramaten ditu. Mankomunitatearen euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago, eta harrera ordutegia 9:00etatik 15:00etara da, astelehenetik ortziralera.

Ekainaren 12ko Batzar Orokorra

Joan den ekainaren 12an, Bortzirietako euskara batzordeetako kideak Etxalarko Kultur Etxean elkartu ginen. Mankomunitatearen egoera izan genuen aztergai, eta, aitzinera begira, euskararen normalizaziorako tresna eraginkorra izaten segitu dezan ziurtatu beharreko gutxieneko baldintzei buruz jardun ginen. Horrekin batera, euskara batzordeen egoerari buruz ere egin genuen gogoeta.

 

 

 
GUK ABIZENA, ZUK?

Euskal abizena badaukazu, baina erdaraz idatzita eta euskarazko grafiaz idatzita eduki nahi baduzu, hau egin behar duzu:

1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
2. Han, eskaera orri bat eskatu, eta zure datuekin bete.
3. Gainera, agiri hauek eraman behar dituzu.

  • Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatu behar duzu.
  • Errolda agiria. Udaletxean eskatu behar duzu, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  • Ezkonduta edo seme-alabarik baduzu, familia liburuaren fotokopia.
  • 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopiak.
 
'MUGARIK GABEKO TELEBISTA' kanpaina: sinadurak biltzeko ordua

ETB1 Nafarroan ikusi ahal izateko, sinadura bilketa egiten ari gara. Inportantea da zure firma, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzeko eta legez bermatzeko. Non sinatu? Agertu udal hauetara karnetarekin: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka. Eta administrariak beteko du agiria. Komeni da ahalik eta sinadura gehienak biltzea otsailaren 24a baino lehen. Ordutegia: 09:00-13:00. Kanpainaren bultzatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Kontseilua.

 

 
Bertso saio didaktikoa urtarrilaren 15ean

Berako Euskara Batzordeak antolatuta, bertso saio didaktikoa izanen da Jamotenean, datorren urtarrilaren 15ean, ortziralarekin, 20:30ean.

 Saioan Iñigo Olaetxeak, Eneko Lazkozek, Julen Zelaietan, Julio Sotok, Miel Mari Elosegi “Luzek”, Xabi Terrerosek eta Estitxu Arotzenak parte hartuko dute, eta Nerea Bruño arituko da aurkezle lanetan. Bertsolari horiek guztiak urritik aitzinera ikastaro bat egiten aritu dira, Karlos Aizpuruarekin, eta saio honetan ere berau arituko da didaktikari.

    Saioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatu dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>