|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak esku orri bat egin du Bai Euskarari ziurtagiria promozionatzeko. Saltokiei begirakoa da bereziki, eta bi mapa azaltzen dira, bata Lesakakoa eta bestea Berakoa. Saltokiak, ostatuak eta bertze ageri dira kokaturik mapan. Eta gainerako ziurtagiridunak zerrendan daude maparen alde batean. Herri txikietako ziurtagiridunak azkeneko orrialdean daude zerrendan. Mezua hauxe da: erostean ere kontuan hartu euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak. Ttipi-Ttapa-rekin banatuko da abenduan. |
|
Zenbat aldiz gertatu zaigu gutun bat idatzi behar eta helbidea nola paratu ez jakin? Idazki aunitzetan izaten da helbideak idatzi beharra: gutun azaletan, formularioetan, goiburuetan, testu barrenean... Helbideak idazteko orduan, duda franko izaten dira. Herritarrari oinarri bat emateko asmoz, hemen duzu, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak prestaturik, helbideak idazteko gomendio sailtxo bat. Postaz banatuko da etxe guzietara abenduaren erdialdera. Gomendioekin batera, etxeen izenak helbideetan nola erabil daitezkeen azaltzen da. Izan ere, etxearen izena erabiltzeko ohitura asko jautsi da, eta helbideetan ere izenaren partez zenbakia erabiltzen da gehienbat. Espero dugu gomendio hauek balio izatea egunerokoan. |
|
Azken urteetan, egutegiak ateratzen ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak iparraldeko gainerako zerbitzuekin batean, eta aurten ere hala egin du helburu bikoitzarekin: lan munduko euskaldunak sentiberatzea, euskara egunerokoan erabil dezaten, eta euskara zerbitzuak herritarrari ezagutaraztea. Bortzirietan, mahaiko egutegiak eta eskuko egutegiak banatu dira. Biek ere lelo banarekin. Mahaiko egutegiko lelo ezagunak zuzenean egiten dio langileari erreferentzia: 'Lan eta bizi euskaraz!'. Eta eskuko egutegiko leloa Joxe Migel Barandiaranena da: 'Guk ez dugu eskatzen baztertzeko, eta are gutxiago mozteko, beste lorerik, geure bizirik uzteko baizik'. Barandiaranen hitz goxoak borondate onez erranak.
|
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dugu, beste urte batez —aurtengoa 12. edizioa da—, Euskal Herriko 135 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.
Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
Aurtengo berrikuntza, nolanahi ere, sarekoa da. Izan ere, guztiz berrituta dator www.katalogoa.org webgunea. Bertan, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, produktu horien saltokietara iristeko, eta bertatik erosteko. |
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
|