Aurkezpena

 

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea herri erakundea da, eta Bortzirietako bortz udalerriek, hots, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakak osatzen dute.

Euskararen normalkuntzarako ekintzak eta zerbitzuak eskaintzen ditu eta hilean behin biltzen da. Bulegoa Arantzako Udaletxean du eta astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara bere ateak zabalik ditu.

HELBURUAK

ERABILERA

  • Gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea.
  • Helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

HIZKUNTZ ESKUBIDEAK

  • Herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea.

IKASPENA

  • Herritarrek euskara ikas dezaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzea eta helburu horretan ari direnei laguntza ematea.

UDALGINTZA

  • Bortzirietako udaletan, mankomunitateetan eta haien menpeko erakundeetan euskara funtzionamendu eta zerbitzu hizkuntza izan dadin lortzea.

ELKARLANA

  • Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako gizarte sektoreak modu egokian koordinatzea, aipatu helburuen eraginkortasuna ahalik eta handiena izan dadin.
  • Euskararen normalizazioan diharduten erakunde eta talde ezberdinekiko koordinazioa bideratzea.

Helburu hauek lortu ahal izateko behar diren egitasmoak, ekintzak, ordenantzak eta zerbitzuak antolatzea eta garatzea.

EGITASMOAK

  • Udal langileentzako euskara ikastaroak.
  • Bortzirietako Euskaltegiari diru laguntza.
  • Euskalduntze Alfabetatze kanpaina
  • Mintzapraktika egitasmoa: Solaslaguna.
  • Bai Euskarari ziurtagiria
  • Lan arloa euskalduntzeko sentsibilizazioa eta egitasmoak.
  • Lan Arloko Batzordearen dinamizazioa.
  • Aisialdiko begiraleentzako ikastaroak.
  • Udaleku irekiak eta tailerrak
  • Euskarazko kultur ekitaldien programazioa.
  • Ahozko tradizioaren bilketa
  • Literatur lehiaketa
  • Bortzirietako Bertso Eskolari diru laguntza.
  • Eskualdeko euskarazko hedabideei diru laguntzak.
  • Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak.
  • Bortzirietako egoera soziolinguistikoaren azterketa.
  • Euskararen erabileraren neurketak.
  • Euskarazko produktuen katalogoa.
  • Familia programa edo transmisio kanpaina.
  • Herrietako euskara batzordeen dinamizazioa.