|
Bai Euskarari Ziurtagiriarekin konpromisoak berritu eta bertze urte batez euskararen bidean pausoak emateko ahaleginak eginen dituzuenei zuzenduta dago diru-laguntza hau.
Laguntza ekonomikoa 40,75 eurokoa izanen da eta lortzeko honako urrats hauek egin behar dituzue:
1. Ondorengo eskaera-orria bete: sinatzea beharrezkoa da.
Diru Laguntza Eskatzeko Inprimakia
2. Ordaindu izanaren agiria erantsi: hau da, ziurtagiria ordaindu duzuela egiaztatzeko agiria (bankuko agiriaren, txekearen edo dena delakoaren fotokopia).
3. Mankomunitatera bidali, hiru bide hauetako batetik:
a. Posta arruntaren bidez: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Herriko Plaza 7.31790 Arantza
b. E-postaz:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera.
c. Faxez: 948634192 telefono zenbakira.
Eskaerak egiteko epea irailaren 17an bukatuko da. Ez da onartuko epe horretatik kanpo egindako eskaera bakar bat ere. |
|
|

Nafarroako euskara zerbitzuek, haurrentzako album ilustratuak sortzeko lehiaketa antolatzen dute urtero; bertan, irudi eta testu laburren bitartez haurrentzako istorio bat kontatuko du. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.
|
Lana aurkezteko Epea
|
2010eko Azaroaren 30ean arratsaldeko 15:00etan
|
|
Lanak bidaltzeko helbidea
|
"Etxepare Saria", Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza
|
|
Aurkeztu beharreko datuak:
|
Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak:izen abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen biografia
|
|
Epaimahaiaren erabakia
|
2011ko martxoaren 31
|
|
Saria
|
bakarra izanen da, 6000 eurokoa
|
|
Lanaren formatua
|
Lanak ez dira 20 cm x 21 cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuak lerro-arte bikoitza utzita idatziko dira, eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 6 ale aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da eta besteak horren koloretako fotokopiak. Bertan, testua eta irudiak kokatuko dira.
|
|
Informazio gehiago
|
Oinarrien Diptikoa
Etxepare Literatur Saria web orria: www.etxeparesaria.net
|
|
|
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2 urtean behin eginen du begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia. Hurrengo 2011ko udaberrian izanen da.
Hemen duzu 2009ko lan-poltsa osatzeko deialdia, interesa baduzu, kontsultatzeko:
Deialdia Begiraleen Lan Poltsa 2009
|
|
|
|
|
|