Aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea 1990ean sortu zen, herritar euskaltzaleen eskariz eta euren bultzadari esker.

Bortzirietan euskararen alde lan egiteko tresna da.

Helburua: gizarte bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea.

Mankomunitatea Bortzirietako bortz udalek ( Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka) osatutako herri erakundea da.

Euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago eta astelehenetik ortziralera goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara bere ateak zabalik ditu.

Mankomunitatea, halaber, batzordeez osatutako erakundea da.

Herri bakoitzean bada euskara batzorde bat.

  • Batzorde horietan herritarrek parte hartzen dute (euskaltzaleek, ordezkariek, etab).
  • Zereginak:
    • Herrian euskararen alde lan egitea.
    • Mankomunitatearen lanari jarraipena egitea.

Herritarren parte hartzearen garrantzia Aholkularitza Batzordean islatzen da.

  • Euskaltzaleek osatzen dute, eta bere egitekoa mankomunitatearen erabaki organoari aholku ematea da.
  • Plangintza eta aurrekontuak onartzeko, eta estatutuak aldatzeko, txostena egin behar du. Bere iritzia erabaki organoan entzunarazteko eskubidea du betiere.

Batzorde Erabakitzaileak hartzen ditu erabakiak, bere izenak adierazten duen gisara.

  • 7 kidek osatzen dute, Bera eta Lesakako bina ordezkarik, eta Arantza, Etxalar eta Igantziko ordezkari banak.

Mankomunitateko lehendakaria Arantzako ordezkaria da.

Mankomunitatearen egoitza eta euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean daude.

Mankomunitateko euskara zerbitzuan bi teknikari eta administratzaile laguntzaile bat (behin-behinean) ari dira lanean.

HELBURUAK

ERABILERA

  • Gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea.
  • Helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

HIZKUNTZ ESKUBIDEAK

  • Herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea.

IKASPENA

  • Herritarrek euskara ikas dezaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzea eta helburu horretan ari direnei laguntza ematea.

UDALGINTZA

  • Bortzirietako udaletan, mankomunitateetan eta haien menpeko erakundeetan euskara funtzionamendu eta zerbitzu hizkuntza izan dadin lortzea.

ELKARLANA

  • Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako gizarte sektoreak modu egokian koordinatzea, aipatu helburuen eraginkortasuna ahalik eta handiena izan dadin.
  • Euskararen normalizazioan diharduten erakunde eta talde ezberdinekiko koordinazioa bideratzea.

Helburu hauek lortu ahal izateko behar diren egitasmoak, ekintzak, ordenantzak eta zerbitzuak antolatzea eta garatzea.

EGITASMOAK

  • Udal langileentzako euskara ikastaroak.
  • Bortzirietako Euskaltegiari diru laguntza.
  • Euskalduntze Alfabetatze kanpaina
  • Mintzapraktika egitasmoa: Solaslaguna.
  • Bai Euskarari ziurtagiria
  • Lan arloa euskalduntzeko sentsibilizazioa eta egitasmoak.
  • Lan Arloko Batzordearen dinamizazioa.
  • Aisialdiko begiraleentzako ikastaroak.
  • Udaleku irekiak eta tailerrak
  • Euskarazko kultur ekitaldien programazioa.
  • Ahozko tradizioaren bilketa
  • Literatur lehiaketa
  • Bortzirietako Bertso Eskolari diru laguntza.
  • Eskualdeko euskarazko hedabideei diru laguntzak.
  • Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak.
  • Bortzirietako egoera soziolinguistikoaren azterketa.
  • Euskararen erabileraren neurketak.
  • Euskarazko produktuen katalogoa.
  • Familia programa edo transmisio kanpaina.
  • Herrietako euskara batzordeen dinamizazioa.